ALMA (Ikus-entzunezkoetako Irisgarritasuna eta Hizkuntza Gutxituak) bikaitasun sare bat da, hizkuntza ez-hegemonikoetako komunikabideetarako irisgarritasunean interesa duten ikerketa-taldeak biltzen dituena.
Bertan parte hartzen duten ikerketa-taldeak honakoak dira:
- GALMA
- Grupo de Estudos Audiovisuais
- HIPIS
- IIM R&D Group
- NOR Ikerketa Taldea
- TRALIMA/ITZULIK
- TransMedia Catalonia
ALMA sare tematiko bat da, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatua, RED2018-102475-T kodearekin, 2020-2021 aldian. Josu Amezaga, Euskal Herriko Unibertsitateko kidea, da burua.