{"id":143,"date":"2016-07-22T14:12:35","date_gmt":"2016-07-22T14:12:35","guid":{"rendered":"https:\/\/webs.uab.cat\/eact\/hasiera\/"},"modified":"2020-01-13T17:07:15","modified_gmt":"2020-01-13T17:07:15","slug":"hasiera","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/webs.uab.cat\/eact\/eu\/","title":{"rendered":"Hasiera"},"content":{"rendered":"<h2>Itzultzeko Gaitasunaren Jabekuntzaren Ebaluazioa&nbsp;(EACT)<\/h2>\n<p>Itzultzeko gaitasunaren jabekuntzari dagozkion maila ezberdinak ebaluatzeko prozedurak finkatzea du helburu EACT proiektuak. Itzulpen zuzenak ditu ardatz: batetik, Espainiako trebakuntza-zentroetan L2 izaera duten hizkuntzetatik, hau da, alemanetik, frantsesetik eta ingelesetik eginiko itzulpenak; eta, bestetik, L1en arteko itzulpenak. Gaztelania, katalana, galegoa eta euskara izango dira xede hizkuntzak.<\/p>\n<p>PACTE taldeak garaturiko itzultzeko gaitasunaren jabekuntzaren mailaketari buruzko ikerketa proiektuaren (<a href=\"http:\/\/grupsderecerca.uab.cat\/pacte\/es\/proyectonact\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">NACT<\/a>) jarraipena da EACT. Proiektu haren bitartez, itzultzeko gaitasunaren jabekuntzan maila bakoitzean zein betetze maila izango den finkatu zen. Hala, 3 maila proposatu ziren (A, B eta C), eta bakoitzaren barruan hainbat azpimaila finkatu ziren. Halaber, sei gaitasunen inguruko deskriptoreak landu ziren maila bakoitzaren barruan.<\/p>\n<p>NACT proiektuan deskribaturiko A1, A2, B1 eta B2 itzulpen mailak ditu ardatz EACT proiektuak, hau da, itzultzeko hastapenak eta itzultzeko espezializazio arloen hastapenak.<\/p>\n<p>Metodo kualitatibo eta kuantitatiboak erabiliko dira EACT proiektuan. Lau urteko iraupena du, eta Espainiako testuinguru linguistiko eta geografiko ezberdinen ordezkari diren itzulpengintzako 5 irakaskuntza-zentrok hartzen dute parte: Universitat Aut\u00f2noma de Barcelona, Universidad de Granada, Universitat Jaume I, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV\/EHU eta Universidade de Vigo. Horiez gain, University of Westminster-ek (Erresuma Batua) ere hartzen du parte.<\/p>\n<p>Bi azterketa enpiriko gauzatuko dira, zeinetan bost zentroetako ikasle zein irakasleek hartuko duten parte.<\/p>\n<ol>\n<li>Azterketa bat inkesta bidez gauzatuko da eta Espainiako itzulpengintza graduetan gaur egun egiten den ebaluazioaren egoera ezagutzea izango du xede. Inkesta maila eta hizkuntza-konbinazio ezberdinetako itzulpengintzako irakasleei zuzenduko zaie.<\/li>\n<li>Azterketa batek ebaluatzeko prozedurei buruz eginiko proposamena balioztatuko du, eta horretarako itzulpengintzako ikasleen eta irakasle-taldeen datuak jasoko dira.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Jasoko diren emaitzen bitartez, itzultzeko gaitasunaren maila ezberdinetarako ebaluatzeko prozedura estandarizatuak lortuko dira. Halaber, NACT proiektuan ezarririko deskriptoreen zehaztasun-eskala eta egokitasuna egiaztatzeko balioko dute emaitzok.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Itzultzeko Gaitasunaren Jabekuntzaren Ebaluazioa&nbsp;(EACT) Itzultzeko gaitasunaren jabekuntzari dagozkion maila ezberdinak ebaluatzeko prozedurak finkatzea du helburu EACT proiektuak. Itzulpen zuzenak ditu ardatz: batetik, Espainiako trebakuntza-zentroetan L2 izaera duten hizkuntzetatik, hau da, alemanetik, frantsesetik eta ingelesetik eginiko itzulpenak; eta, bestetik, L1en arteko itzulpenak. Gaztelania, katalana, galegoa eta euskara izango dira xede hizkuntzak. PACTE taldeak garaturiko itzultzeko gaitasunaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":20,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"footnotes":""},"class_list":["post-143","page","type-page","status-publish","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/webs.uab.cat\/eact\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/143","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/webs.uab.cat\/eact\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/webs.uab.cat\/eact\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/webs.uab.cat\/eact\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/20"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/webs.uab.cat\/eact\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=143"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/webs.uab.cat\/eact\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/143\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/webs.uab.cat\/eact\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=143"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}