Proiektuetan, lan praktikoetan eta eztabaidetan oinarrituriko ikaskuntza. Zientziak irakasteko 28 proposamen eta gogoeta (2022). Argitalpen zerbitzua Euskal Herriko Unibersitatea: Leioa. Jordi Domènech-Casal.

Liburu hau diskurtsoaren eta praktikaren arteko espazio deserosoan bizitzeko gonbita da. Zientziak irakasteko modu hobeen bilaketa kontatzen duen bidaia-egunerokoa.
Ikasgelan aplikatutako 28 proposamenetan eta horien berrikuspenean, hainbat ikuspegi metodologiko lantzen dira: ikerketa, arrazonamendu zientifikoa, Proiektuetan eta Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza, Konponketa Sozio-Zientifikoak eta Sasizientziak. Esparru teorikoak, horien aukerak, orientabideak eta jarduerak diseinatzeko eta aplikatzeko laguntzak deskribatzen dira.
Animalkulu bitxi batzuk, enigma intrigagarri bat, globo aerostatiko bat eta aztarnategi arkeologiko bat dira, besteak beste, ikasgeletako espazio zalantzagarri eta menderagaitzerako bidaia honen eszenatoki batzuk. Bertan, zalantzak, kontraesanak eta esperientziak erabiltzen dira metodologiek gaitasun zientifikoaren garapenari egiten dioten ekarpena praktikan aztertzen saiatzeko.
Izan ere, hezkuntza-aldaketa ez dago zientzien didaktikaren teorietan, ezta eskolako gela eta laborategietako praktikan ere, bi indar ikaragarri horien arteko talka lausoan baizik.
Zientzia abentura kognitiboa da (edo izan beharko luke).

Iraide Ongayk euskaratu du liburua. Mila esker, Iraide

–>Liburua eskuratzeko sarbidea

 

Aurkibidea:

Sarrera
1. Zeri buruz ari gara gaitasun zientifikoaz hitz egiten dugunean?
2. Ikertzen irakastea. Ikerketa eta lan praktikoak
3. Pentsatzen irakastea. Arrazoiketa zientifikorako trebetasunak
4. Zientzia ikasi zientzia erabiliz. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza
5. Kasu gidatuaren ikasketa-metodoa. Arazoetan oinarritutako ikaskuntza
6. Ulertzea, erabakitzea eta jardutea. Scitizenship eta eztabaida sozio-zientifikoak
7. Zientzia zalantzazko mundu batean. Zientziaren eta Sasizientzien izaera
Epilogoa

Gaztelaniaz eta katalanez ere eskuragarri:

https://jordidomenechportfolio.wordpress.com/2019/11/20/aprendizaje-basado-en-proyectos-trabajos-practicos-y-controversias/