Itzultzeko Gaitasunaren Jabekuntzaren Ebaluazioa (EACT)

Itzultzeko gaitasunaren jabekuntzari dagozkion maila ezberdinak ebaluatzeko prozedurak finkatzea du helburu EACT proiektuak. Itzulpen zuzenak ditu ardatz: batetik, Espainiako trebakuntza-zentroetan L2 izaera duten hizkuntzetatik, hau da, alemanetik, frantsesetik eta ingelesetik eginiko itzulpenak; eta, bestetik, L1en arteko itzulpenak. Gaztelania, katalana, galegoa eta euskara izango dira xede hizkuntzak.

PACTE taldeak garaturiko itzultzeko gaitasunaren jabekuntzaren mailaketari buruzko ikerketa proiektuaren (NACT) jarraipena da EACT. Proiektu haren bitartez, itzultzeko gaitasunaren jabekuntzan maila bakoitzean zein betetze maila izango den finkatu zen. Hala, 3 maila proposatu ziren (A, B eta C), eta bakoitzaren barruan hainbat azpimaila finkatu ziren. Halaber, sei gaitasunen inguruko deskriptoreak landu ziren maila bakoitzaren barruan.

NACT proiektuan deskribaturiko A1, A2, B1 eta B2 itzulpen mailak ditu ardatz EACT proiektuak, hau da, itzultzeko hastapenak eta itzultzeko espezializazio arloen hastapenak.

Metodo kualitatibo eta kuantitatiboak erabiliko dira EACT proiektuan. Lau urteko iraupena du, eta Espainiako testuinguru linguistiko eta geografiko ezberdinen ordezkari diren itzulpengintzako 5 irakaskuntza-zentrok hartzen dute parte: Universitat Autònoma de Barcelona, Universidad de Granada, Universitat Jaume I, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU eta Universidade de Vigo. Horiez gain, University of Westminster-ek (Erresuma Batua) ere hartzen du parte.

Bi azterketa enpiriko gauzatuko dira, zeinetan bost zentroetako ikasle zein irakasleek hartuko duten parte.

  1. Azterketa bat inkesta bidez gauzatuko da eta Espainiako itzulpengintza graduetan gaur egun egiten den ebaluazioaren egoera ezagutzea izango du xede. Inkesta maila eta hizkuntza-konbinazio ezberdinetako itzulpengintzako irakasleei zuzenduko zaie.
  2. Azterketa batek ebaluatzeko prozedurei buruz eginiko proposamena balioztatuko du, eta horretarako itzulpengintzako ikasleen eta irakasle-taldeen datuak jasoko dira.

 

Jasoko diren emaitzen bitartez, itzultzeko gaitasunaren maila ezberdinetarako ebaluatzeko prozedura estandarizatuak lortuko dira. Halaber, NACT proiektuan ezarririko deskriptoreen zehaztasun-eskala eta egokitasuna egiaztatzeko balioko dute emaitzok.